Skip to main content

[larr21] orkestra zombie

Audio Preview

audio
[larr21] orkestra zombie




"Orkestra zombie" es una misteriosa agrupación de no-muertos de origen e intenciones desconocidas. Esta grabación recoge fragmentos de su marcha por la Roma italiana, realizada durante la convención de zombies que les reunio a finales del 2007. Aullidos fantasmales, rituales arcanos y las interferencias que provocaban su presencia en los aparatos electrónicos cercanos componen este inclasificable viaje sonoro, mas cercano a una psicofonia que a cualquier música ya conocida.


comment
Reviews

Reviewer: xabier erkizia - favoritefavoritefavoritefavorite - December 2, 2008
Subject: http://www.arteleku.net/4.1/blog/audiolab/?p=2101
Halloween gaua izan zen duela asko ez dela, eta banpiro odoledale, zombie, hezurdura bizidun eta sorgin itsusi zenbait ikusi genituen gure kaleetan. Gehiagorako ere eman du gaiak: Inketak prentsan, galdezka gure ohitura ote den ba festa hau, ez ote garen oso estatubatuartzen ari. Mendizombie, Mortizia, Deathetxea eta koadrilak, ordea, hil ondoren nazioek berdin dutela dioskute, eta nahikoa izan da hori inkestak irakurtzeari utzi eta euren soinuetara hurbiltzeko konbentzitzeko. Orkestra zombieren diskaren entzunaldia: Halloween gauerako plan ezin hobea.
Erroman hasi zen guztia, duela ia urtebete. Zoko guztietako zombie andana bildu ziren, eta batzuk megafonotik hizketan (belarriak erdi ustelduta dituzte eta ez dute ongi entzuten), besteak mingaina hilkutxan ahaztuta utzi zutelako edo bidean galdu zutelako morse bidez, egun batzuetan izan ziren honi eta besteari buruz hizketan. Baita txilibitua joz eta kantuan ere, Eromako santu eta patinatzaile artean.
Xabier Mortizia zombie jaunak guztia grabatu zuen, eta edizio-nekropsia egin du jasotakoarekin. Eta zinez, nabaria da bere eskua (zain ustelak bistan dituen azkazalik gabeko esku orlegi-urdina), psikofoniak eta psikofonia ez direnak antolatzeko, tratatzeko, aukeratzeko eta panoramizatzeko eran. Emaitzak “Reanimated musical corpse” bezalako altxorrak utzi dizkigu. Beste hamar minutuan luzatuta ere gustora entzungo genukeen txilibitu pieza izugarria (hitzaren zentzu guztietan). Aipatzekoak “Vudu genzano”, “Drakul” edo “Underground Orfeón” ere; eta “Bada zombie bada!” bizi osoan (eta heriotz osoan) entzungo duzuen piezarik bitxiena da.
Zombie sinpatiko hauek entzun nahi badituzu zuk ere (eta prentsako inkestak irakurtzeari utzi), ez duzu Larraskito netlabelaren webgunera jo besterik. Bitartean, lo daude zombiak, baina…noiz arte? Ein?

Oier Iruretagoiena
DOWNLOAD OPTIONS
In Collection
larraskito
In Collection
Netlabels
Uploaded
on 10/10/2008
Views
1,060
Reviews
1
SIMILAR ITEMS (based on metadata)
Stock Footage
by Edward Halperin Productions
movies
eye 12,532
favorite 17
comment 3
favoritefavoritefavorite ( 3 reviews )
Podcasts
audio
eye 440
favorite 0
comment 0
Le Colibri Nécrophile
audio
eye 230
favorite 0
comment 0
larraskito
audio
eye 422
favorite 0
comment 0
larraskito
by oier i.a.
audio
eye 1,182
favorite 0
comment 0
larraskito
by edorta izarzugaza
audio
eye 3,448
favorite 0
comment 0
larraskito
audio
eye 1,212
favorite 0
comment 0
Doministiku
by pilar baizán
audio
eye 440
favorite 0
comment 0
larraskito
by yuaf (yolanda uriz & ángel faraldo)
audio
eye 995
favorite 0
comment 0
larraskito
audio
eye 538
favorite 0
comment 0